Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2020ko abenduaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5325

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 18koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen honetan izandako hutsak zuzentzen dituena: Ebazpena, 2020ko otsailaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2020ko ekitaldian ekintzaileei laguntzeko dirulaguntzen deialdia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak atzeman dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2020ko otsailaren 26ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitaratzen baita 2020ko ekitaldian ekintzaileei laguntzeko dirulaguntzen deialdia (2020ko martxoaren 12ko EHAA, 50. zk.). Hori dela-eta, dagokien zuzenketa egiten da hemen:

– 2020/1514 (15/48) orrialdean, 19.2.b) artikuluaren, honela dio:

«Bestalde, b), c) eta e) letretan adierazitako gastu diruz lagungarriak izango dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortu eta ordaindutakoak, 10 hilabeteko epera arte, dirulaguntza baiesteko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.»

Honela esan behar du:

«Bestalde, b), c) eta e) letretan adierazitako gastu diruz lagungarriak izango dira EJZn alta ematen den egunetik aurrera sortu eta ordaindutakoak, 10 hilabeteko epera arte, dirulaguntza baiesteko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.»

– 2020/1514 (18/48) orrialdean, 24.1.a) artikuluaren, honela dio:

«II. eta III. kapituluetan araututako dirulaguntzen lerroetarako izan ezik, organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du eskaera egiten duten entitateek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela, dirulaguntza eman eta ordainketa bakoitza egin aurretik, eta, horretarako, ez du eskatzaileen baimenik beharko, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.3 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.»

Honela esan behar du:

«II. eta III. kapituluetan araututako dirulaguntzen lerroetarako izan ezik, organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, dirulaguntza eman eta ordainketa bakoitza egin aurretik.»

– 2020/1514 (18/48) orrialdean, 24.2 artikuluaren, honela dio:

«Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, pertsona edo erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean agertu beharko du.»

Honela esan behar du:

«Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, pertsona edo erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan agertu beharko du.»

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 18a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.


Azterketa dokumentala