Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2020ko abenduaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5324

EBAZPENA, 2020ko urriaren 7koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordearena, zeinaren bidez agintzen baita Euskadiko Sendagileen Sindikatuaren estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzea, eta horren berri ematen.

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espediente bat ireki da, Euskadiko Sendagileen Sindikatuaren estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzeari buruzkoa. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2020ko irailaren 29an aurkeztutako zenbait dokumenturen bidez eskatzen da aipatu sindikatuaren estatutu-aldaketari buruzko dokumentuak gordailutzea.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentuak bat datoz Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuarekin, eta honako hauek daude aurkeztutako dokumentuen artean: gordailutze-eskabidea, aldatzeko erabakia hartu duen batzar orokorraren akta, estatutu aldatuak eta sinatzaileen identitatea egiaztatzeko dokumentuak.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da haren jarduketa-eremua, estatutuetako 3. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Egitate horiei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatu- eta enpresa-erakundeen estatutuen gordailua formalizatzeko eskumena organo honi ematen dio Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 8.1.a) artikuluak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 8ko 18/2020 Dekretuaren xedapen iragankor bakarrean xedatutakoaren arabera, zeinak adierazten baitu ezen, dekretu honen azken xedapenetako lehenengoan aurreikusitakoa bete arte, indarrean jarraituko dutela Gobernuko Lehendakaritzaren eta Gobernuko Sailen egitura eta eginkizunak zehazten dituzten arau organikoek.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.

Hirugarrena.– Gordailutzeko dokumentuak aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoak direla, eta, beraz, bidezkoa da aipatu sindikatuaren estatutuak aldatzeko aktari buruzko dokumentuak eta aldatutako estatutuak gordailutzea, eta argitara ematea ekintza hori.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindua ematea Euskadiko Sendagileen Sindikatuaren estatutuak aldatzeko akta eta elkarte horren aldatutako estatutuak gordailutu daitezen.

Bigarrena.– Gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Eman eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Laugarrena.– Interesdunek gordailututako dokumentua aztertu eta horren kopia eskatu ahal izango dute, bai eta berau aurkaratu ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salan, Lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean ezarritakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 7a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea,

JUAN RAMÓN AZKUE MANTEROLA.


Azterketa dokumentala