Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2020ko abenduaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BASAURIKO UDALA
5323

IRAGARKIA, 2020ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

Basauriko Udalaren 2020ko lan-eskaintza publikoa argitaratu da 2020ko azaroaren 26ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Lan-eskaintza publiko hori azaroaren 18ko 2984/2020 Alkatetza Dekretu bidez onetsi zen.

Aipatutako lan-eskaintza publikoak sistema librea aurreikusten du Administrazio Bereziko 17 plaza hauek betetzeko: Zerbitzu Berezien Azpieskalako eta Udaltzaingoa klaseko 9 oinarrizko agente plaza (C1 Taldea, 2. HE); Zerbitzu Berezien Azpieskalako eta lanbideetako langileen klaseko 4 peoi plaza (AP Taldea, 1. HE); Azpieskala Teknikoko eta goi-mailako teknikari klaseko 1 plaza (A1, 4. HE); Azpieskala Teknikoko eta erdi-mailako teknikari klaseko 1 plaza (A2, 2. HE), Azpieskala Teknikoko eta erdi-mailako teknikari klaseko 1 plaza (A2, 4. HE-TG), eta Azpieskala Teknikoko eta teknikari laguntzaile klaseko 1 plaza (C1, 2. HE).

Bestalde, lan-eskaintzak xedatzen du barne-sustapen sistemaren bidez betetzea Administrazio Berezi Eskalako, Zerbitzu Berezien Azpieskalako eta lanbideetako langileen klaseko 5 plaza hauek: ofizial igeltsero 1 (C2, 1. HE); zerbitzuzain 1 (C1, 2. HE); Brigadako laguntzaile 1 (C2, 1. HE); obretako zaindari 1 (C2, 1. HE), eta ofizial gidari 1 (C2, 1. HE).

Hala egiten da, Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 24. artikulua betetzeko.

Basauri, 2020ko azaroaren 23a.

Alkatea,

ASIER IRAGORRI BASAGUREN.


Azterketa dokumentala