Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2020ko abenduaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5312

EDIKTUA, etxebizitza okupatzeagatiko edukitzaren babes surmarioari buruzko 657/2020 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 657/2020 hitzezko judizioa; ukantzaren edo edukitzaren babes sumarioa.

Gaia: etxebizitza okupatzeagatiko edukitzaren babes surmarioari

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Begoña Carcedo Mendivil.

Judizio horretan, epaia eman zen 2020-11-02an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.

Demandatuen –hau da Bilboko Zamakola kaleko 67-5 ezkerra-C etxebizitzaren okupatzaileen eta Wladislav Munen– egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Bilbao, 2020ko azaroaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala