Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2020ko abenduaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5309

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 25ekoa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, zeinaren bidez Giza Eskubideen 2020ko «René Cassin» saria ematen baita.

Urriaren 16ko 427/2013 Dekretuaren bidez (2013ko urriaren 24ko EHAA), Giza Eskubideen «René Cassin» saria arautzen da.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2020ko ekainaren 30eko Ebazpenaren bidez (2020ko urriaren 7ko EHAA), Giza Eskubideen «René Cassin» sarirako deialdia egin zen.

Bilera egin du 2020ko ekainaren 30eko Ebazpenaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera osatutako epaimahaiak, eta urriaren 16ko 427/2013 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideei jarraituz, gaiari buruz eztabaidatu ondoren, epaitza arrazoitua eman eta ebazpen-proposamena egin zuen.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Saria ematea.

Giza Eskubideen «René Cassin» saria ematea Carlos Martín Beristaini, giza eskubideen defentsan egindako ibilbide baliotsuagatik eta nazioartean eta etxean justiziaren eta bakearen sustapenean izan duen inplikazioagatik. Bere laguntza nekaezinagatik eta beti biktimengandik hurbil egoteagatik, eta Euskal Herrian bizikidetza hobea eraikitzeko egiten duen ekarpenagatik. Epaimahai honek aho batez ulertzen du bere adibidea itxaropen-argia eta etorkizunerako hazitegia dela.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 25a.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.


Azterketa dokumentala