Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2020ko abenduaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5307

EBAZPENA, 2020ko urriaren 22koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez honako agindu honen babespean eskatutako laguntzak eman eta ukatzen baitira: Agindua, 2020ko urtarrilearen 31koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez G4, G5 eta G6 sailkatutako landa-eremuetan ekonomia garatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzen deialdia egin zen, entitate pribatuei zuzenduta (Erein pribatuak), 2020ko ekitaldirako.

Ikusita gorago aipatutako Ekonomiaren Garapen eta azpiegituretako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 31ko Aginduaren babespean eskatutako laguntzak –ebazpen honen I. eta II. eranskinetan– eta eskariekin batera ekarritako dokumentazioa -espediente zenbakiak aipatu eranskinetan agertzen dira.

Kontuan izaki, besteak beste, Landa ingurunearen garapenerako apirilaren 8ko 10/1998 Legearen arabera, landa garapeneko politikaren xede orokorrak ondokoak direla: nekazaritzaren eta landa ingurune osoaren funtzioaniztasuna eta iraunkortasuna bermatzea, landa ingurunearen berezko ezaugarri nagusiak zaintzea eta enpresek eta ekonomia egiturek lehiatzeko duten gaitasuna hobetzea eta sustatzea.

Hemen onartutako laguntzak honen babespean ematen dira: Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez Europar Batasunaren Funtzionamendu Itunaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzea arautzen baita; laguntza horien muga 200.000 euro da enpresa bakoitzeko, hiru zerga ekitalditan.

Balorazio Batzordeak ebazpen proposamena egin du. Batzorde hori 2020ko urtarrilaren 31ko Aginduaren 10. ebazpen-zatia aplikatuta eratu eta Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak 2020ko ekainaren 26an emandako Ebazpenaren bidez izendatu zen.

Kontuan hartuta aurreko guztia

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean aipatutako pertsona eskatzaileei Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 31ko Aginduan araututako laguntzak ematea; izan ere, eranskin horretan ondokoak zehazten dira: pertsona onuraduna, diruz lagundutako proiektua, diruz laguntzeko moduko gastuaren eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa eta guztizko zenbatekoa, 1.212.683,28 euro.

Jarduketak gauzatzeko epea 2021eko abenduaren 31n amaituko da, deialdiko urtean hasi beharko delarik eta hala badagokio, 2020ko urtarrilaren 31ko Aginduaren hamabosgarren ebazpen-zatiko bigarren puntuan ezarritako gehieneko epea gainditu gabe luza daiteke.

Dirulaguntza eman ahal izateko aldez aurretik justifikatu beharko da egindako jarduerak edo inbertsioak ordaindu izana, kontuan izanda zein diren aurkeztu beharreko agiriak eta 2020ko urtarrilaren 31ko Aginduaren 16. artikuluan ezarritako baldintzak.

Onuraduna eratzen ari den pertsona juridikoa bada, laguntza kobratzeko ezinbestekoa izango da pertsona hori eratuta egotea.

Halaber, beharrezko direnean baimenak edota lizentziak, beroriek ematea ezinbestekoa izango da laguntza kobratzeko.

Diruz laguntzeko moduko proiektua ezarritako epeen barruan egiten ez bada, ezta luzapen-epeen barruan ere, edo ezarritako epean proiektua egin dela egiaztatzen duten agiriak aurkezten ez badira, horrek dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzea ekarriko du berekin.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean aipatutako pertsona eskatzaileei ukatzea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 31ko Aginduan araututako laguntzak, eta eranskin horretan pertsona eskatzailea eta ukazioaren zioak zehaztea.

Hirugarrena.– Laguntza ematen zaion proiektua betetzen ez bada, edo laguntza ematea ekarri duten baldintzak eta betebeharrak betetzen ez badira, eta batez ere, laguntza jaso duten proiektuetan inbertsioei ondorengo 5 urteetan, edo 3 urtez enplegua sortzeko proiektuen kasuan -benetan sortzen diren datatik- gutxienez ez bazaie eusten, laguntzak eten egingo dira, eta, hala badagokio, eskuratutako kopuruak itzuli beharko dira osorik edo zatika.

Laugarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 22a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala