Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2020ko abenduaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5302

EBAZPENA, 2020ko urriaren 20koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita nola dagoen osatuta Lan eta Justiziako sailburuaren 2020ko uztailaren 31ko Aginduaren bidez egindako dirulaguntzen deialdian aurreikusitako batzorde ebaluatzailea.

2020ko uztailaren 31ko Aginduak, Lan eta Justizia Saileko sailburuarenak, uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuan araututako laguntzen (enpresarien elkarteei eta erakunde sindikalei beren jarduera eremuetako berezko gaiei dagokienez, giza baliabideen trebakuntza hobetzeko prestakuntza-planak egiteko emango zaizkien dirulaguntzak arautzen dituena) deialdia egin zuen.

2020ko uztailaren 31ko Aginduak, Lan eta Justizia Saileko sailburuarenak, bere zazpigarren ebazpen-zatian aurreikusten du, aipatu Aginduaren baitan aurkeztutako proiektuak aztertu eta ebaluatzeko, Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzako hiru teknikoz osatutako Batzorde Ebaluatzaile bat eratuko dela, zeinak bere titularrak izendatuko dituen.

Batzorde horrek Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari bidaliko dio ebazpen-proposamena, uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuaren 12.1 artikulua betez.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak, bere 49.2 artikuluan, erabaki-proposamena egitearen ardura izango dun organoaren osaera Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela aurreikusten du.

Horregatik,

EBAZTEN DUT:

2020ko uztailaren 31ko Aginduak deitutako 191/2003 Dekretuan (enpresarien elkarteei eta erakunde sindikalei beren jarduera eremuetako berezko gaiei dagokienez, giza baliabideen trebakuntza hobetzeko prestakuntza-planak egiteko emango zaizkien dirulaguntzak arautzen dituena) jasotako dirulaguntzen Batzorde Ebaluatzailearen osaera jakitera ematea:

Lehendakaria.– Bonifacio Alonso Gómez, Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoko arduraduna.

Bokala.– Ainhoa Esnaola Zubeldia, Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoko teknikoa.

Idazkaria.– Zuriñe Sáez de Olazagoitia Echeazarra, Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzako Lan Antolamenduko arduraduna.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 20a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.


Azterketa dokumentala