Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2020ko abenduaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5301

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 23koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, zeinaren bidez euskal etxeei dirulaguntzak ematen baitzaizkie atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko.

Irailaren 30eko 222/2003 Dekretuak euskal etxeei dirulaguntzak emateko deialdia arautzen du; hain zuzen ere, dirulaguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko dira. Bada, 222/2003 Dekretuaren 7.1 artikuluan xedatutakoa betez, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak 2020. urteko dirulaguntza-deialdia egin zuen, 2020ko apirilaren 2ko Ebazpenaren bidez (apirilaren 14ko EHAA, 70. zk.).

Irailaren 30eko 222/2003 Dekretuaren 10. artikuluan arautzen den Ebaluaketa Batzordeak esleipen-prozeduraren ebazpen-proposamena egin du, laguntzak arautzen dituen dekretuaren 10. eta 11. artikuluetan xedatutakoa betez; Ebaluaketa Batzordeko kideak aipatutako deialdi-ebazpenean izendatu ziren, eta, gerora, 2020ko azaroaren 9ko Ebazpenaren bidez aldatu (azaroaren 16ko EHAA, 227. zk.).

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariari dagokio deialdi hau ebaztea, Lehendakaritzaren Egitura Organikoa eta Funtzionala Ezartzen duen apirilaren 11ko 70/2017 Dekretuaren 13.5 artikuluan xedatutakoa betez.

Hori guztia dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zehazten diren euskal etxeei dirulaguntzak esleitzea.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 23a.

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria,

GORKA ÁLVAREZ ARANBURU.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala