Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2020ko abenduaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5295

1312/2020 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Laura Pacíos Fernández andrea Erakunde Sanitario Integratuan ebakuntza-gelako gainbegirale izendatu da, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan.

1021/2020 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan ebakuntza-gelako gainbegirale lanpostu bat, izendapen aske bidez, betetzeko deialdia argitaratu zen.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Laura Pacíos Fernández andreak dituen ezagutza akademikoak eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIko ebakuntza-gelako gainbegirale.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Laura Pacíos Fernández andrea izendatzea Erakunde Sanitario Integratuan ebakuntza-gelako gainbegirale, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2020ko abenduaren 1ean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio, eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza eta lurraldetasun baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko ESIko pertsonaleko zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.

Bostgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Galdakao, 2020ko azaroaren 23a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala