Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2020ko abenduaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5294

359/2020 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Patricia Encinas Cano andrea aldi baterako izendatzen den Osakidetzako Debagoieneko ESIko Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko Atal Sanitarioko buru aldi baterako, lau urterako luzatzeko aukerarekin.

Debagoieneko ESIko zuzendari gerentearen urriaren 28ko 423/2019 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Debagoieneko ESIan Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko Atal Sanitarioko Buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zen.

Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Patricia Encinas Cano jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetzako Debagoieneko ESIko Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko Atal Sanitarioko Buru.

Aintzat hartuta ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komuna, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua-bereziki zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenei buruzko 15. artikuluan jasotako aurreikuspenei dagokienez, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Patricia Encinas Cano andrea Osakidetzako Debagoieneko ESIko Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko Atal Sanitarioko Buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2020ko azaroaren 20a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan utziko du lanpostua, luzapena bidezkoa ez bada behintzat, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Halaber, indarrean dagoen izendapen-epea amaitu baino lehen lanpostutik kendu ahal izango da, aurretik kontraesaneko espedientea ireki bada, ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-arrazoiengatik.

Bosgarrena.– Interesdunari Ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian argitaratzea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Arrasate, 2020ko azaroaren 19a.

Debagoieneko ESIko zuzendari gerentea,

LUISA M.ª DIEZ AZURMENDI.


Azterketa dokumentala