Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2020ko abenduaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
5281

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 23koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, tokiko administrazio publikoaren alorrean energia efizientziaren eta eguzki energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020ko laguntza-programako epeak luzatzekoa.

AURREKARIAK

I.– EEEko zuzendari orokorrak 2020ko urtarrilaren 17an emandako Ebazpenaren bidez (2020ko urtarrilaren 30eko EHAAn argitaratua, 20. zk.), tokiko administrazio publikoaren alorrean energia efizientziaren eta eguzki energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020ko laguntza programa onartu eta iragarri zen, eta haren oinarri arautzaileak argitaratu ziren.

II.– Laguntza-deialdi horren 3. oinarrian zehaztutakoaren arabera, laguntza-eskabideak aurkezteko epea oinarriak EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasi, eta helburu horretara bideratutako aurrekontua agortzean amaituko da. Edonola ere, aurrekontu erabilgarria izan ala ez, eskabideak aurkezteko epea 2020ko urriaren 31n amaituko da.

Gehigarri gisa, tokiko administrazio publikoaren alorrean energia efizientziaren eta eguzki energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020ko laguntza programaren 4., 5. eta 11. oinarriek honako hauek ezartzen dituzte, hurrenez hurren: dirulaguntza eskatzen duten proiektuak 2020ko abenduaren 31 baino lehen egikaritu eta fakturatu beharko direla eta ordainketa-eskaera nahiz proiektuaren gauzatzea justifikatzeko dokumentazioa 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen aurkeztu behar direla nahitaez.

III.– Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera ezartzen zuenak, ekintza administratiboen baldintzak eta epeak etetea agindu zuen. Epe horiek 2020ko ekainaren 1ean jarri ziren berriz martxan, Diputatuen Kongresuak 2020ko maiatzaren 20an emandako Ebazpenaren hamargarren apartatuaren arabera (martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak ezarritako alarma egoera luzatzea baimentzeko akordioaren argitalpena agintzen zuen Ebazpena).

IV.– 2020ko martxoaren 14an ezarritako alarma egoerak eta COVID-19ak ekarri duen osasun larrialdiko egoerak ondorio latzak, erabat ezustekoak eta neurtzen zailak eragin ditu enpresa, enplegu eta herritarrentzat.

Inpaktu ekonomikoak eta sektore guztietan jarduera ekonomikoa gelditu izanak enpleguaren berehalako suntsipena ekarri dute, eta okertu egin dituzte aurreikuspen makroekonomikoak.

Ogasun eta Ekonomia Sailak argitaratutako azken kalkuluen arabera, BPGren % 10,1eko beherakadarekin amaituko da 2020. urtea, 30.000 lanpostu galduko dira, eta langabezia tasa % 11,20koa izango da; dena den, 2021eko ekitaldirako aurreikuspenek suspertze bizia iradokitzen dute, zuhurtzia osoz.

Testuinguru ekonomiko horretan, nagusi dira negozioek eta merkatuek izango duten bilakaerari begirako kezka eta konfiantzarik eza, enplegu-suntsipen larria, eskari zorroen gaineko ziurgabetasuna, hornidura-kateetako murrizketak eta eragozpenak, diruzaintzako gorabeherak eta enpresen zein familien likidezia-zailtasunak, enpresa hornitzaileen galera eta itxiera. Horren ondorioz, enpresek eta herritarrek atzeratu egin dituzte inbertsio-proiektuen gaineko erabakiak, edo zuzenean bertan behera utzi dituzte.

V.– Bistakoa da COVID-19ak eragindako egoerak eragina izan duela, halaber, EEEk energia berriztagarriak eta energia-efizientzia sustatzeko inbertsioetara bideratzen dituen laguntza-programak jaso ohi dituzten sektore ekonomikoetan ere. Ondorioz, Erakundeak 2020rako eginak zituen aurreikuspen guztiak aldatu egin dira.

Tokiko administrazio publikoaren alorrean energia efizientziaren eta eguzki-energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020ko laguntza programan jasotako eskabide kopurua aurreko ekitaldietakoa baino nabarmen txikiagoa da, eta, hortaz, une honetan laguntza-programaren aurrekontu-egikaritzea aurreikusitakoa baino zertxobait txikiagoa da.

Horrez gainera, azaldutako arrazoiak tarteko, aldeko ebazpena jaso zuten proiektuen ehuneko handi baten kasuan, onuradunek ezin izango dituzte laguntzen deialdian zehaztutako epeetan gauzatu proiektuak, eta horrek berekin ekarriko luke jada aitortuta duten laguntza ezinbestean baliogabetu eta galtzea. Horrek are gehiago larrituko luke aurrekontuaren egungo egikaritze-maila, baita EEEren 2020rako Dirulaguntza Plan Estrategikoan jasota dauden helburuen betetze-maila ere.

Horri dagokionez, COVID-19ari aurre egiteko premiazko neurri sozial eta ekonomiko osagarriak hartzeko martxoaren 31ko 11/2020 Errege Dekretuak honako hau dio 54. artikuluan:

«54. artikulua.– Dirulaguntza eta laguntza publikoen arloko neurriak.

1.– Dirulaguntzak emateko prozeduretan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 22.1 artikuluan aurreikusita dauden dirulaguntza eta laguntza publikoen deialdi eta emakiden gaineko agindu zein ebazpenei dagokienez, 463/2020 Errege Dekretua indarrean sartu zenean jada emanak zeudenak aldatu egin ahal izango dira, diruz lagundutako jarduera gauzatzeko epeak luzatzeko eta, hala badagokio, gauzatze hori justifikatu eta egiaztatzeko epeak, nahiz eta ez jasota egon oinarri arautzaileetan.»

VI.– Aurretik aipatutako guztia dela eta, Erakunde honen ustez komenigarria da eta justifikatuta dago Oinarriak aldatzea, tokiko administrazio publikoaren alorrean energia efizientziaren eta eguzki energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020ko laguntza programan hasieran aurreikusita zeuden epeak luzatzeko; era horretara, ebazpen hau argitaratzen den unetik 2021. urterako jarraitutasuna eta ikusgaitasuna eman ahal izango zaie tokiko administrazio publikoaren alorrean energia efizientziaren eta eguzki energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko EEEren 2020ko laguntza programaren esparruko eskatzaile potentzialei, eta, aldi berean, EEEren 2020rako Dirulaguntza Plan Estrategikoan jasotako helburuen betetze maila handiagoa lortu ahal izango da, aldeko ebazpena jasoa duten proiektuak egikaritu eta justifikatzeko epea luzatuta.

VII.– Energiaren Euskal Erakundearen zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen Dekretua bigarrenez aldatzen duen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuaren arabera, EEEko zuzendari nagusiak dauka eskumena Zuzendaritza Kontseiluak hartutako erabakiak betearazteko eta Zuzendaritza Kontseiluak baimendutako dirulaguntza- eta laguntza-deialdiak onartu eta kudeatzeko, eta oinarri horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bitartez hedatuko direla bermatu behar da.

Azaldutako guztia dela eta, honako hau

Ebazten dut:

Lehenengoa.– Tokiko administrazio publikoaren alorrean energia efizientziaren eta eguzki energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020ko laguntza-programaren 3., 4., 5. eta 11. oinarriak aldatzea adostea, epe hauek luzatzeko:

(i) Tokiko administrazio publikoaren alorrean energia-efizientziaren eta eguzki-energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020ko laguntza-programan eskabideak aurkezteko epea, 2021eko ekainaren 30era arte edo, hala badagokio, laguntza programaren aurrekontua agortu arte.

(ii) Tokiko administrazio publikoaren alorrean energia-efizientziaren eta eguzki-energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020ko laguntza programari atxikitako proiektuak gauzatu eta fakturatzeko epea, 2021eko urriaren 31ra arte.

(iii) Tokiko administrazio publikoaren alorrean energia-efizientziaren eta eguzki-energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020ko laguntza programari atxikitako proiektuen ordainketa-eskaera egiteko eta egikaritzearen justifikazio dokumentuak aurkezteko epea, 2021eko azaroaren 15era arte.

Oinarri horiek honela idatzita geratuko dira:

– 3. oinarria. Programaren aurrekontua eta eskabideak aurkezteko epea:

«[...] Nolanahi ere, aipatutako aurrekontua agortu zein ez agortu, 2021eko ekainaren 30a izango da azken eguna dirulaguntza eskabideak aurkezteko.»

– 4. oinarria. Diruz lagunduko diren jarduerak energia-efizientzian eta dirulaguntzaren zenbatekoa:

«[...] Laguntza-programa honen kontura diruz lagunduko diren energia-efizientziaren alorreko jarduerak oinarri hauetako 4. atalean zehazten dira. Jarduera horiek Euskal Autonomia Erkidegoan egingo dira, eta honako data hauen artean gauzatu eta fakturatu beharko dira: 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 31ra.

Energia Zerbitzu Enpresen kasuan, oinarri hauetako 4. atalean zehazten diren jarduerak lagunduko dira diruz; onuradunek egingo dituzten jarduera horiek honako data hauen artean gauzatu eta fakturatu beharko dira: Laguntzen programa honetaz baliatzeko eskabidea aurkezten den egunaz geroztik 2021eko urriaren 31ra [651/2014 Erregelamenduaren 2.23 artikulua].»

– 5. oinarria. Diruz lagunduko diren jarduerak eguzki-energia termikoan eta dirulaguntzaren zenbatekoa:

«[...] Laguntzen programa honen kontura diruz lagunduko diren eguzki-energia termikoaren alorreko jarduerak Oinarri hauetako 5. atalean zehazten dira. Jarduera horiek Euskal Autonomia Erkidegoan egingo dira, eta honako data hauen artean gauzatu eta fakturatu beharko dira: 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 31ra.

Energia Zerbitzu Enpresen kasuan, oinarri hauetako 5. atalean zehazten diren jarduerak lagunduko dira diruz; onuradunek egingo dituzten jarduera horiek honako data hauen artean gauzatu eta fakturatu beharko dira: Laguntzen programa honetaz baliatzeko eskabidea aurkezten den egunaz geroztik 2021eko urriaren 31ra [651/2014 Erregelamenduaren 2.23 artikulua].»

– 11. oinarria. Dirulaguntzak ordaintzea:

– Udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak.

«[...] c. Dokumentazio teknikoa:

• Egindako guztizko inbertsioaren faktura zehatzak (jatorrizko kopiak), sailka zehaztuta eta ekonomikoki balioztatuta, honako data hauen artean: 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 31ra. Fakturak onuraduna denak jaulki behar ditu, Oinarri hauetako 2.1 atalean zehazten den bezala.»

– Energia Zerbitzu Enpresak – ESE.

«[...] c. Dokumentazio teknikoa:

• Egindako inbertsioaren faktura zehatzak (jatorrizko kopiak), sailka zehaztuta eta ekonomikoki balioztatuta, honako data hauen artean: laguntza programa honen dirulaguntza eskabidea aurkezten den egunaren biharamunetik 2021eko urriaren 31ra. Fakturak onuraduna denak jaulki behar ditu, Oinarri hauetako 2.1 atalean zehazten den bezala.»

– [...] Dirulaguntza jaso duen jarduera amaitu ondoren, eta beranduenez ere 2021eko azaroaren 15ean, ordaintzeko eskaera eta aurretik aipatutako dokumentazioa helaraziko zaizkio EEEri, posta elektronikoz, Oinarri hauetako 8. atalean aipatzen den aplikazioaren bidez. Ordaintzeko eskaera eta dokumentazioaren aurkezpena ekitaldi bakarrean eta bere osotasunean egingo ditu onuradunak edo legezko ordezkariak. Hartara, ordaintzeko eskaera osatu gabe badago, akastuna bada edo posta arruntez edo aurrez aurre aurkeztu bada, akatsak zuzentzeko hamar (10) egun balioduneko epea emango zaio eskatzaileari. Idatziz emango zaio horren berri, eta jakinarazpena jasotzen duen egunetik hasiko da 10 eguneko epea (39/2015 Legearen 68. artikulua).

Dokumentazio justifikagarri hori guztia jasotzeko epea ez du inolaz ere luzatuko EEEk. Dokumentazio justifikagarria dagokion epean aurkeztu ezean, laguntzaren zenbatekoa itzularaziko zaio onuradunari, eta DLOn ezartzen diren gainerako erantzukizun guztiak eskatuko zaizkio.

Aipatutako dokumentazio hori guztia jaso ondoren, aztertzeari ekingo zaio, eta, balorazioa aldekoa izanez gero, EEEk laguntza ordainduko du. Aurkeztutako dokumentazio justifikagarria aztertzean ikusten bada laguntzaren zenbatekoak hasieran emandakoa baino txikiagoa izan behar duela, laguntza partzialki ezeztatzeko espediente bat abiaraziko da. Kontrara, honako egoeraren bat gertatuz gero:

– Eskatutako dokumentazio guztia epearen barruan ez aurkeztea.

– Energia-instalazioa egin dela eta dagokion fakturazioa ez egiaztatzea 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 31 bitartean, eta enpresen kasuan, dirulaguntza eskabidea aurkezten den egunaren biharamunetik 2021eko urriaren 31 bitartean.

– Oinarri hauetan eta/edo dirulaguntzei buruzko legerian ezarritako baldintzaren bat ez betetzea.

Goiko hiru kasuetakoren bat gertatuz gero, EEEk dirulaguntza osorik ezeztatzeko espedientea abiaraziko du.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzien epaitegietan, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Bilbao, 2020ko azaroaren 23a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala