Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2020ko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5230

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 19koa, Kulturako sailburuordearena, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako teknologia berriak ezartzeko edota garatzeko dirulaguntzak emateko dena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko uztailaren 15eko Aginduak arautu egiten du Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako teknologia berriak ezartzeko edota garatzeko dirulaguntzak emateko modua (2020ko abuztuaren 24ko EHAA, 165. zk.).

2020ko uztailaren 15eko aipatutako Aginduaren 10. artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren Ebazpen Proposamena ikusita, hauxe

EBAZTEN DUT:

Ebazpen honen eranskinean azaltzen diren eskatzaileei adierazitako dirulaguntzak ematea, teknologia berriak ezartzeko edota garatzeko.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, berariazko jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak ezartzen dutenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 19a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala