Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EBAZPENA, 2020ko urriaren 26koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearen akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 22ko 1/2020 Legeari buruzkoa.
Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa egin ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat, hau
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 22ko 1/2020 Legeari buruzkoa.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 26a.
Araubide Juridikoaren sailburuordea,
SABINO TORRE DÍEZ.
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordeak honako akordio hau hitzartu du:
1.– Negoziazioak hastea, uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bateginaren 134.2 artikuluaren eta bederatzigarren xedapen iragankorraren inguruan sortutako desadostasunak konpontzeko.
2.– Lantalde bat izendatzea konponbidea proposatzeko aldebiko lankidetza-batzordeari.
3.– Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Madril, 2020ko urriaren 19a.
Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa,
CAROLINA DARIAS SAN SEBASTIÁN.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.