Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EBAZPENA, 2020ko azaroaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2020ko ekainaren 14ko Ebazpenaren bidez egin zen (2020-06-22ko BOE eta 2020-07-10eko EHAA).
2020ko ekainaren 14ko Ebazpenaren bidez (2020-06-22ko BOE eta 2020-07-10eko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
María Luisa Carrillo Fernández andrea (NAN: ***4050**) Unibertsitateko katedradun izendatzea; jakintza arloa: «Kimika Organikoa»; Kodea: CUC8/1-D00344-8; Saila: «Kimika Organikoa eta Ez-Organikoa»; Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea; Hizkuntz eskakizuna: Ez-elebiduna; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Kimika Organikoa I».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2020ko azaroaren 20a.
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.