Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2020ko azaroaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
5059

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 11koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz jarri den Gurenet atarian epaia betearazteko Ertzaintzaren lanpostu baten behin betiko esleipena (C171) argitaratzen duen ebazpena.

Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak 39/2019 prozedura laburtuan emandako 2017ko ekainaren 12ko epaia eta 2020ko uztailaren 20ko autoa betearaziz, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2020ko urriaren 29ko Ebazpenak argitara eman zuen Ertzaintzaren lanpostu baten behin betiko esleipena (C171); lanpostu hori 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez deitutako merezimendu orokorren lehiaketa-sistemaren bidez bete beharrekoa zen.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez, Ertzaintzaren karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak merezimendu-lehiaketa orokorraren sistemaren bidez betetzeko deialdia onartu eta argitaratu zen. Horrenbestez, ebazpen horren hirugarren atalean ezarritakoarekin bat etorriz, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuak emandako eskumenak baliatuz (apirilaren 2ko 60/2019 Dekretuaren bidez aldatu zen dekretu hori), honako hau

EBAZTEN DUT:

Jakinaraztea Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2020ko urriaren 29ko Ebazpena 2020ko urriaren 30ean argitaratu dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian. Aipatutako ebazpenaren bidez, argitara eman da Ertzaintzaren lanpostu baten behin betiko esleipena (C171), Ertzaintzaren karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak merezimendu-lehiaketa orokorraren sistemaren bidez betetzeko prozeduraren barrukoa; prozedura hori 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez deitu zen.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 11.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ELIXABETE ECHANOVE LANDAJUELA.


Azterketa dokumentala