Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2020ko azaroaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5037

HUTS-ZUZENKETA, honako iragarki honena: Iragarkia, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasuneko sailburuaren aginduak, gora jotzeko errekurtsoak ebazten dituztenak, Segurtasun Saileko langileei ordaindutako zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainen ordainketan egin ez diren PFEZaren konturako atxikipenen kontzeptuan ordaindutako zenbatekoak itzultzeko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak atzeman dira iragarki honen gaztelaniazko bertsioan: iragarkia, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasuneko sailburuaren aginduak, gora jotzeko errekurtsoak ebazten dituztenak, Segurtasun Saileko langileei ordaindutako zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainen ordainketan egin ez diren PFEZaren konturako atxikipenen kontzeptuan ordaindutako zenbatekoak itzultzeko prozeduretan. Iragarkia hauetan argitaratu da: 2020ko azaroaren 2an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria (216. zk.) eta, 2020ko azaroaren 5ean, Estatuko Aldizkari Ofizialaren ohar-taula bakarrean (292. zk. / ID: N2000676162). Horrenbestez, honela zuzentzen da:

EHAAko laburpenean [Laburpena 2020/216 (574)] eta iragarkiaren izenburuan, EHAAn eta BOEn,

honela dio:

«ANUNCIO por el que se notifican órdenes del Consejero de Seguridad, que resuelven recursos de alzada en los procedimientos de reintegro de cantidades abonadas en concepto de retenciones a cuenta del IRPF no practicadas al pago de indemnizaciones por razón de servicio, abonadas a personal al servicio del Departamento de Seguridad».

Baina honela izan behar du:

«ANUNCIO por el que se notifican órdenes de la Consejera de Seguridad, que resuelven recursos de alzada en los procedimientos de reintegro de cantidades abonadas en concepto de retenciones a cuenta del IRPF no practicadas al pago de indemnizaciones por razón de servicio, abonadas a personal al servicio del Departamento de Seguridad».


Azterketa dokumentala