Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2020ko azaroaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5028

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 10ekoa, Kulturako sailburuordearena, 2020ko literatura-argitalpenetarako dirulaguntzen berri ematen duena.

AURREKARIAK

1.– 2020ko uztailaren 17an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2020ko uztailaren 8ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena.

2.– 2020ko uztailaren 8ko Aginduaren 13.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, jendeak jakin dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da emandako dirulaguntzen zerrenda osoa, onuradunak, kopuruak eta laguntzen xedea zehaztuta.

Horiek horrela,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko uztailaren 17ko aginduaren babesean, euskarazko eta gaztelaniazko 2020ko literatura edizio-planak garatzeko emandako dirulaguntza guztiak eta horien onuradunak argitara ematea. Datu horiek eranskinean daude jasota.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 10a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala