Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2020ko azaroaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5027

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 9koa, Kulturako sailburuordearena, kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordearen kideak izendatzen dituena eta haren osaera argitaratzen duena.

Ikusirik 2020. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezartzen dituen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko uztailaren 21eko Agindua.

Kontuan izanda agindu horren 13. artikuluak ezartzen duenez, aipaturiko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzorde bat eratuko dela, eta Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez izendatuko direla kideak eta argitaratuko dela Batzordearen osaera.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Idazkaria: Rafael Elizondo Saiz jauna (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria).

Batzordekideak: Iara Solano andrea, Jokin Aspuru jauna, Maialen Beloki andrea eta Alberto Ibarrondo jauna.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak izan dezan horren berri.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 9a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala