Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2020ko azaroaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5024

EBAZPENA, 2020ko urriaren 5ekoa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bitartez argitara ematen baita Donostiako «Musikene» Goi Mailako Musika Ikastegi Baimenduaren Jazz Musikene Interpretazioko Arte Irakaskuntzetako Masterraren titulua lortzeko ikasketa-plana.

1614/2009 Errege Dekretuak, urriaren 26koak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak (LOE) eta Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak (LOMCE) arautzen dituzten goi-mailako arte-irakaskuntzen antolamendua ezartzen duenak, zeina, era berean, urtarrilaren 23ko 21/2015 Errege Dekretuak aldarazi baitzuen, 7.1 artikuluan ezartzen duenez, goi-mailako arte-irakaskuntzetako zentroek Arte Irakaskuntzen Goi Mailako Titulua eta Masterra lortzeko ikasketak eskaini ahal izango dituzte.

Era berean, Errege Dekretu horren 13.1 artikuluan, goi-mailako arte-irakaskuntzetako masterreko tituluen ikasketa-planak homologatzeko jarraitu beharreko prozedura ezartzen da.

Izapide guztiak bete ondoren, «Musikene» Goi Mailako Musika Ikastegi Pribatu Baimenduaren Jazz Interpretazioko Arte Irakaskuntzetako Masterraren (Musikene Jazz Master) titulua lortzeko ikasketa-plana unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen Estatuko Erregistroan inskribatu da 20012638 kodearekin, eta Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ministroaren ekainaren 5eko EFP/665/2019 Aginduaren bidez homologatu da, eskuordetza bidez (EFP/1422/2018 Agindua, abenduaren 27koa), María de la Consolación Vélaz de Medrano Ureta Ebaluazioko eta Lurralde Lankidetzako zuzendari nagusiak (2019ko ekainaren 19ko BOE, 146. zk.).

Bestalde, apirilaren 11ko 79/2017 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, 15. artikuluan zehazten du araubide bereziko irakaskuntzen ezarpenaren eta garapenaren programazioa eta diseinua Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzaren eginkizun eta eskumenetako bat dela, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren irakaskuntzak barne.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea «Musikene» Goi Mailako Musika Ikastegi Baimenduan ematen den Jazz Musikene Interpretazioko Arte Irakaskuntzetako Masterraren ikasketa-plana, ebazpen honen eranskinean agertzen den moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 5a.

Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria,

EUGENIO JIMENEZ IBAÑEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala