Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2020ko azaroaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4984

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 11koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, udal-administrazioei ordezkapenetarako dirulaguntzak ematen dizkiena.

Dirulaguntza hauek euskara eskoletara joateagatik egindako ordezkapenak diruz laguntzeko ematen dira, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren 7. artikulua eta ondorengoak betez. Agindu horren bidez, batetik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua arautzen da, eta, bestetik, euskara ikastaroetara doazen udal-administrazioetako langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak ezartzen dira.

Ikusirik ordezkapenak zuritzeko udal-administrazioek aurkeztu duten dokumentazioa eta berau Aginduan ezarritakoarekin konparatu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Eranskinean aipatzen diren udal-administrazioei bakoitzarentzat izendatzen den diru-kopurua ematea, ordezkapenetarako egindako kontratazioen dirulaguntza gisa. Emandako dirulaguntza 2020ko uztaila-abendua epeari dagokio, gehienez ere. Hala ere, diru-kopuru hori alda daiteke, besteak beste ordu-kreditu eta asistentziari buruzko datuak jaso eta kontuan hartu ondoren.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak arautzen duen moduan.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak xedatu bezala.

Hala ere, aldez aurretik, erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezezta dezan. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio idazki arrazoitu baten bidez. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Errekerimendua eginez gero, Administrazioarekiko Auzietako errekurtsoa jartzeko epea, berariazko akordioa jasotzen den edo isilbidez ezeztatuta jotzen den hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 11.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala