Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2020ko azaroaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
4957

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 11koa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baitira «Zabaldu 2020», «Sakondu 2020», «Pilotu 2020» eta «Renove Industria 4.0 2020» programak arautzen dituzten oinarri arautzaileak.

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren menpeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, hainbat ekintza egiten ditu Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) industria, lehiakortasuna, enpresen arteko lankidetza, enpresen nazioartekotzea, ikerketa eta enpresen garapena sustatzeko.

Horrela beraz, «Zabaldu 2020», «Sakondu 2020», «Pilotu 2020» eta «Renove Industria 4.0 2020» Laguntza Programak diseinatu ziren, pasa den 2020ko maiatzaren 27an (EHAA 114), 2020ko maiatzaren 27an (EHAA 114), 2020ko uztailaren 8an (EHAA 142) eta 2020ko uztailaren 29an (EHAA 176) argitaratuz.

Testuinguru horretan, ikusi da ekitaldi honetan ugaritu egin direla Programa batzuetara aurkeztutako proiektuak. Aitzitik, eta proiektu kopurua murriztu ez bada ere, beste programetara aurkeztutako proiektuek jaso duten zenbatekoa txikiagoa izan da batez beste. Hala, esleitutako baliabideak zuzen banatzeko, eta ahalik eta proiektu gehien babesteko, aldatu egingo dira Programa bakoitzari esleitutako baliabideak, hots, Laguntza Programa horien oinarri arautzaileetan jasota daudenak.

Gorago adierazitakoaren arabera,

HAUXE ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– «Zabaldu 2020», Laguntza Programaren araudiko 3. artikuluaren lehenengo atalaren aldaketa onartzea, honela geldituko delarik:

«3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– 1. artikuluan ezarritako helburura bideratutako baliabide ekonomikoak 1.990.000 eurokoak dira, eta SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan horretarako ezarri diren aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. SPRIren aurrekontuak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan sartuta daude.»

Bigarrena.– «Sakondu 2020», Laguntza Programaren araudiko 3. artikuluaren lehenengo atalaren aldaketa onartzea, honela geldituko delarik:

«3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– 1. artikuluan ezarritako helburura bideratutako baliabide ekonomikoak 620.000 eurokoak dira, eta SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan horretarako ezarri diren aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. SPRIren aurrekontuak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan sartuta daude.»

Hirugarrena.– «Pilotu 2020», Laguntza Programaren araudiko 3. artikuluaren lehenengo atalaren aldaketa onartzea, honela geldituko delarik:

«3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– 1. artikuluan ezarritako helburura bideratutako baliabide ekonomikoak 230.000 eurokoak dira, eta SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan horretarako ezarri diren aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. SPRIren aurrekontuak Euskal Autonomi Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan sartuta daude.»

Laugarrena.– «Renove Industria 4.0 2020», Laguntza Programaren araudiko 4. artikuluaren aldaketa onartzea, honela geldituko delarik:

«4.– artikulua. Baliabide ekonomikoak.

Programa honen xederako, hots, dirulaguntzak emateko erabiliko diren baliabide ekonomikoak 2020an, 6.000.000 eurorainokoak dira, eta, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak bere aurrekontuetan horretarako sortutako zuzkiduretakoak izango dira, zeintzuk sartuta baitaude 2020rako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan.»

Bostgarrena.– «Zabaldu 2020», «Sakondu 2020», «Pilotu 2020» eta «Renove Industria 4.0 2020» laguntza programen oinari arautzaileak aldatzen dituen Ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Seigarrena.– Ebazpen honen kontra, hautazko izaeraz, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke SPRI Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren aurrean, hilabete bateko epean, EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, administrazioarekiko epaitegietan, bi hilabeteko epean, EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2020ko azaroaren 11.

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.


Azterketa dokumentala