Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2020ko azaroaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4935

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 5ekoa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinaren bidez laguntzak ematen baitzaizkie ikastetxe pribatu itunduei 2020-2021eko ikasturtean lanbide-heziketako ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzeko.

2020ko uztailaren 28ko Aginduaren bidez (irailaren 11ko EHAA, 180. zk.), ikastetxe pribatu itunduei laguntzak emateko prozedura arautu eta irizpideak ezarri ziren; laguntzen xedea zen 2020-2021eko ikasturtean lanbide-heziketako ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzea.

Eskabide-espedienteak aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– I. eranskinean aipatzen diren ikastetxeei dirulaguntzak ematea, adierazten diren proiektuak garatzeko; ondoan, dirulaguntzen zenbatekoak ere adierazita daude.

Bigarren artikulua.– II. eranskinean aipatzen den ikastetxearen eskaera ez onartzea, ondoan agertzen diren arrazoiengatik.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 5a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana