Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2020ko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
4841

JAKINARAZPENAK, konpentsazio batzuen ebazpenei buruzkoak.

Zerrendan adierazitako administrazio-egintzen jakinarazpenak egin nahi izan dira, baina Administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiak direla medio, ezin izan zaie jakinarazpenik egin interesdunei.

Ondorioz, dei egiten zaie erantsitako zerrendako interesdunei edo horien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuta–, jakinarazpena jasotzera ager daitezen Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatu Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 08:15etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara, eta ostiraletan, 08:15etik 14:30era.

Epe hori amaituta, agertu ezean, erantsitako zerrendako espedienteei dagokien administrazio-egintzaren jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztiekin, betiere agertzeko finkatu epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazi egiten da, halaber, ordezkaritza ematekotan, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 22a.

Finantza Politikako zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER ARNAEZ ARRECIGOR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala