Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2020ko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4834

EBAZPENA, 2020ko urriaren 26koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, «Euskara Ingurune Digitalean» deialdiari dagozkion 2020ko dirulaguntzak esleitzen dituena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2020ko apirilaren 7an emandako Aginduan Ingurune Digitalean euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko dirulaguntzei buruz finkatutakoari jarraituz (EHAA, 2020ko apirilaren 15ekoa, 71. zk.), eta, aldi berean, Balorazio Batzordeak eginiko proposamenak gogoan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Aipatutako Aginduan finkatutako baldintzak bete eta, aldi berean, 70 puntu edo gehiago lortu dituzten egitasmoak diruz laguntzea (I. eranskina).

2. artikulua.– Aipatutako Aginduan finkatutako baldintzak bete arren, 70 puntu baino gutxiago lortu dituzten egitasmoak dirulaguntzarik gabe uztea (II. eranskina).

3. artikulua.– Interesdunei Ebazpen honen berri ematea.

4. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.

5. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat hartutako Ebazpenarekin ados ez bada eta gora jo nahi badu, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean gorako errekurtsoa jartzeko aukera izango du, hilabeteko epean, Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 26a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MIREN DOBARAN URRUTIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala