Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2020ko azaroaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4781

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdun posibleei jakinarazten baitzaie ur-aprobetxamendurako eskubidea amaitzear dagoela.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularren jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo, jakinarazpena egiten saiatu arren, ez denez lortu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitaratzen da ezen, Uren Legearen 66.2 artikuluan eta Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren 161.2 artikuluetan eta ondorengoetan ezarritakoarekin bat eginez eta xede horretarako hasiera emandako espedienteen ondorio gisa, Uraren Euskal Agentziaren Zuzendariaren ebazpen baten bitartez amaitu direla iragarki honen eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituzten ur-aprobetxamenduen emakidak.

Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen kontrako gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, xedapen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iragarki honek eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 23a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala