Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2020ko azaroaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4776

IRAGARKIA, zeinaren bidez Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariaren Ebazpena jakinarazten baita, 2020ko urriaren 1ekoa. Ebazpen horren bidez bukaera ematen zaio PSA-006/2020-XIV prozedura zehatzaileari, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onesten duen apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuan jasotako arau-hauste batengatik izapidetu zena.

Aipatutako ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko ebazpenaren jakinarazpentzat balio dezan, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Interesdunak ebazpena argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epea izango du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.

Aipatutako espedientearen ebazpenaren testu osoa helbide honetan eskura daiteke: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 3a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EGOITZ LABURU RODRIGUEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala