Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2020ko azaroaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4772

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko 1015/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Donostiako Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1015/2019 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Isabel Natalia Cacho Echeverria eta Isabel Natalia Cacho Echeverria.

Judizio horretan, epaia eman zen 2020-02-25ean, eta, horrela, amaiera eman zitzaion prozesuari.

Auzi-ihesean den Marcela Gabriela Orellano demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, ezingo da errekurtsorik jarri.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Donostia, 2020ko urriaren 28a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala