Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2020ko azaroaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4754

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariarena, jakinarazten duena lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten pertsona langabeei zuzendutako laneratze- eta gizarteratze-proiektu berezien garapenerako dirulaguntzen 2020ko ekitaldiko deialdian aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera.

2020ko azaroaren 3an EHAAn argitaratu zen deialdi horretan aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera. Gerora batzorde horren osaeran aldaketak gertatu direnez, ebazpen honen bidez osaera berriaren berri ematen da.

Lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten pertsona langabeei zuzendutako laneratze- eta gizarteratze-proiektu berezien garapenerako dirulaguntzen 2020ko ekitaldiko deialdiaren (2019-12-26ko EHAA) 7. artikuluan prozedura eta ebazpena arautzen dira. artikulu horren 2.1 apartatuan xedatu legez, eskaerak aztertu eta ebaluatze aldera, ebaluazio-batzorde teknikoa sortuko da, eta honako hauexek izango dira batzordekideak:

– Enplegurako Prestakuntzako eta Diru sarrerak Bermatzeko zuzendaria.

– Laneratzea Aktibatzeko zuzendaria.

– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko teknikari-profila duten lau pertsona, berariaz izendatuak; horietako batek idazkari-lanak egingo ditu, eta hitza adierazteko zein bozka emateko eskubidea izango du.

Deialdiaren 7. artikuluaren arabera, ebaluazio-batzorde hori da aurkeztutako eskabideen ebazpen-proposamena egiteko arduraduna.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluak dioenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da dirulaguntza emateko proposamena egiteko ardura duten organoen osaera.

Horregatik guztiagatik, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Ebazpen honek aipatzen duen deialdiaren 7. artikuluan aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera berria jakinaraztea:

Batzordeburua:

– Jesus Losada Besteiro, Enplegurako Prestakuntzako eta Diru Sarrerak Bermatzeko zuzendaria.

Idazkaria:

– Veneranda Andrés Andrés, Enplegurako Prestakuntza Zerbitzuko teknikaria.

Batzordekideak:

– María Teresa Martínez Granado, Laneratzea Aktibatzeko zuzendaria.

– Itziar Etxebarria Lanborena, Enplegurako Prestakuntza Zerbitzuaren arduraduna.

– Ángel Altuna Urcelay, Laneratze Zerbitzuko teknikaria.

– Marta Etxebarria Ubis, Enpresei Zerbitzua Emateko Zerbitzuko Koordinatzailea.

Ordezko batzordekideak:

– Zuriñe Lopez de Arana Prado, Enplegurako Prestakuntza Zerbitzuko teknikaria.

– Eduardo Campo Guillerna, Enplegurako Prestakuntza Zerbitzuko teknikaria.

– Marta Palenzuela Saenz de Buruaga, Enpresei Zerbitzua Emateko Zerbitzuko teknikaria.

– Jesús M.ª Ordoñez Orzaiz, Laneratze Zerbitzuaren arduraduna.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 4a.

Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendaria,

JESUS LOSADA BESTEIRO.


Azterketa dokumentala