Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2020ko azaroaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4752

EBAZPENA, 2020ko urriaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita honako deialdi honen babespean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda: desgaitasunen bat duten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako deialdia. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen zerrenda hori, 2018ko abenduaren 18an egindako bileran.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2018ko abenduaren 18an egindako bileran onartu zuen desgaitasunen bat duten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako dirulaguntzen deialdia egiteko Erabakia (Lanbideko zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 18ko Ebazpenaren bidez argitaratua 2018ko abenduaren 31ko EHAAn, 250. zenbakian). Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, laguntza horiek emateko deialdiaren 9.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpenaren jakinarazpen indibidualizatua eta esanbidezkoa egiteaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi horren bidez emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, horietako bakoitzak jasotako diru-zenbatekoak, eta baita emandako dirulaguntza aldatu zaienen zerrenda ere.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea honako deialdi honen babespean 2019an emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda: desgaitasunen bat duten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako deialdia. Ebazpen honen eranskinean azaltzen da zerrenda hori.

Bigarrena.– Berariaz jakinaraztea Europako Gizarte Funtsak ere finantzatzen dituela (% 50) deialdi honen babespean diruz laguntzen diren enplegu lagunduaren jardunak, EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 26a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala