Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2020ko azaroaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
4724

EBAZPENA, 2020ko urriaren 28koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketak egiteko laguntzen programaren (PREE Programa) oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena.

EEE Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendekoa, eta energia aurreztea eta energia-eraginkortasuna, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eremuan.

Ildo horretan, EEE hainbat ekintza garatzen ari da 2030eko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2030) bildutako helburuak betetzeko. Jardun horien artean, aipatzekoa da zenbait laguntza programa abian jartzen dituela, energia-eraginkortasuna sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.

Abuztuaren 4ko 737/2020 Errege Dekretuaren bidez, dauden eraikinetan energia-birgaitzeak egiteko jarduketei begirako laguntzen programa arautzen duena eta programa horren laguntza zuzenak autonomia erkidegoei eta Ceuta eta Melillako hiriei arautzen dituena, Estatuko Boletin Ofizialean argitaratua, 212 zenbakian, 2020ko abuztuaren 6ko datarekin, haren bitartez laguntza zuzenak emateko oinarri arautzaileak ezarri ziren, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 22. eta 28. artikuluen arabera, Dirulaguntza Orokorrez diharduena, dauden eraikinetan energia-birgaitzeak egiteko jarduketetarako.

737/2020 Errege Dekretuaren 6. artikuluaren 2. atalean xedatutakoari jarraituz, EEEko zuzendari nagusiak Instituto para la Diversificación y Ahorro de la Energíari (IDAE) jakinarazi zion formalki onartzen zuela era espresuan eta zalantzarik gabekoan Euskal Autonomia Erkidegoari emandako dirulaguntza, aipatutako Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina 14.748.000 eurokoa baita.

Beraz, laguntzen programa hau 737/2020 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera diseinatu da eta honako helburu nagusi hau du: energiaren azken kontsumoa murrizteko neurriak sustatzea eta energiarekin, klimarekin eta susperraldi ekonomikoarekin zerikusia duten helburuak betetzen laguntzea, eta horretarako, dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketak egingo dira. Era horretan, energia eraginkortasunaz diharduen 2012ko urriaren 25eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012/27/UE Zuzentarauaren 7. artikuluan ezarritako energiaren aurrezpenaren inguruko helburua betetzen laguntzen da; baita bizitegi eta merkataritza eraikinetan birgaitze sakona eta errentagarria egiteko epe luzeko estrategia abian jartzen ere, higiezinen parkea energia errendimendua hobetzeko xedez eta energia kontsumoa gutxitzeko, aipatutako Zuzentarauaren 4. artikuluan aipatzen den bezala.

Adierazitako guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EEEren zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, martxoaren 5eko lehengo 64/1985 Dekretua bigarrengoz aldatzen duena, Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketak egiteko laguntzen programari (PREE Programa) dagozkion oinarri arautzaileak onartzea eta deialdia egitea. Programaren edukia ebazpen honekin batera doa, I. eranskin gisa.

Bigarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, 2020ko Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketak egiteko laguntzen programari (PREE Programa) dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra, zeinak bide administratiboari amaiera ematen baitio, aukerako berraztertze errekurtsoa jar daiteke EEEko zuzendari nagusiaren aurrean hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilboko administrazioarekiko auzien epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Bilbao, 2020ko urriaren 28a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala