Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2020ko azaroaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4673

EDIKTUA, ezkontza-deuseztasun bati buruzko 144/2020 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 144/2020 ezkontza-deuseztasuna.

Gaia: ezkontza-deuseztasuna.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Maria Jose Gonzalez Cobreros.

Judizio horretan, honako hau erabaki da:

– Maria Luisa Hernandez Valdesi ediktu baten bidez jakinaraztea 2020-10-14an prozesu horretan emandako epaia. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake interesdunak, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da epaitegi honetako iragarki-taulan, jakinarazpen-eginbidea gauzatu ahal izateko.

Bilbao, 2020ko urriaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala