Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2020ko azaroaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4672

EDIKTUA, inskribatutako eskubide errealak gauzatzeari buruzko 239/2020 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: inskribatutako eskubide errealak gauzatzeari buruzko 239/2020 hitzezko judizioa.

Gaia: etxebizitza baten jabetzaren gainean nahasmendua eragitea.

Demandatzailearen prokuradorea: Javier Garcia Guillen.

Judizio horretan, epaia eman da, 2020-09-03an, zeinak amaiera ematen baitio prozesuari.

Ezezaguna denez zer helbide duten demandatuek –hau da, Barakaldoko Portu kaleko 10 zenbakiko eskuineko eskailerako 1. eskuineko okupatzaileek–, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea, hala xedatuta baitago Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Barakaldo, 2020ko urriaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala