Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2020ko azaroaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4669

EBAZPENA, 2020ko irailaren 24koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez deuseztatzen baita sailburuorde horrek 2020ko irailaren 9an emandako Ebazpena, 2020ko ekitaldian itsas kultura-ondarearen garrantzia azpimarratzeko deialdiko dirulaguntzen Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko uztailaren 22ko Aginduaren bidez, itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko 2020ko dirulaguntzen deialdia egin zen. Agindu horren 14. artikuluan xedatzen denez, Balorazio Batzordearen osaera EHAAn argitaratu behar da, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez.

Ildo horretatik, Kulturako sailburuordearen 2020ko irailaren 9ko Ebazpenaren bidez argitara eman zen agindu horretan aipatutako Balorazio Batzordearen osaera (irailaren 17ko EHAA, 184. zk.).

Irailaren 9ko Ebazpenean, idazkari-eginkizunak batzordekide bati esleitu zitzaizkion, akats bat zela medio, eta, horren ondorioz, urratu egin zen dirulaguntzak arautzen dituen aginduan xedatutakoa. Gainera, ebazpena argitaratu ondotik, beharrezkoa izan zen arloko beste aditu bat izendatzea, izendatutako bietako batek ezin baitzuen zeregin horretan jardun.

Hori dela bide, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Deuseztatzea Kulturako sailburuordearen 2020ko irailaren 9ko Ebazpena (irailaren 17ko EHAA, 184. zk.), zeinaren bidez argitaratzen baita 2020ko ekitaldian itsas kultura-ondarearen garrantzia azpimarratzeko deialdiko dirulaguntzen Balorazio Batzordeko kideen izendapena.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadila agintzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 24a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala