Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2020ko azaroaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4663

87/2020 EBAZPENA, urriaren 28koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Parque Tecnológico-Teknologi Elkartegia, S.A.ren arteko lankidetza-hitzarmena aldatzeko akordioa, Ezkerralde/Meatzaldeko Parke Teknologikoko sarbidea egokitu, urbanizazioaren lehenengo fasea egin eta hornitutako eraikin bat eraikitzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatu du hitzarmen hori, eta dagokion publizitatea emateko asmoz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Parque Tecnológico-Teknologi Elkartegia, S.A.ren arteko lankidetza-hitzarmena aldatzeko akordioaren testua, Ezkerralde/Meatzaldeko Parke Teknologikoko sarbidea egokitu, urbanizazioaren lehenengo fasea egin eta hornitutako eraikin bat eraikitzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 28a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URRIAREN 28KO 87/2020 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN, BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN ETA PARQUE TECNOLÓGICO-TEKNOLOGI ELKARTEGIA, S.A.– REN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA ALDATZEKO AKORDIOA, EZKERRALDE/MEATZALDEKO PARKE TEKNOLOGIKOKO SARBIDEA EGOKITU, URBANIZAZIOAREN LEHENENGO FASEA EGIN ETA HORNITUTAKO ERAIKIN BAT ERAIKITZEKO

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 13a.

BILDU DIRA:

Alde batetik,

María Aranzazu Tapia Otaegui andrea, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren izenean eta ordezkaritzan, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua izendatzeko lehendakariaren azaroaren 26ko 27/2016 Dekretuaren bidez egindako izendapena dela bide, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuan ematen zaizkion eskumenak baliatuz.

Pedro María Azpiazu Uriarte jauna, Ogasun eta Ekonomiako sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren izenean eta ordezkaritzan, Ogasun eta Ekonomiako sailburua izendatzeko lehendakariaren azaroaren 26ko 30/2016 Dekretuaren bidez egindako izendapena dela bide, eta Ogasun eta Ekonomia Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen ekainaren 13ko 166/2017 Dekretuan ematen zaizkion eskumenak baliatuz.

Bestetik,

Ainara Basurko Urkiri andrea, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak, Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean eta haren ordezkari gisa, Ahaldun Nagusiaren uztailaren 1eko 102/2019 Foru Dekretuaren bidez (foru diputatuen izendapena xedatzen duena) egindako izendapena baliatuz.

Bestetik, Parque Tecnológico-Teknologi Elkartegia, S.A.ren izenean eta ordezkaritzan,

Javier Zarraonandia Zuloaga jauna, presidente gisa, Manuel Lopez Pardiñas Bilboko notario jaunaren aurrean 2016ko abenduaren 20an emandako ahalordeari esker (protokoloko 3.413 zenbakia).

AZALTZEN DUTE:

1.– 2019ko otsailaren 22an Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Parque Tecnológico-Teknologi Elkartegia, S.A.ren arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zen, Ezkerralde/Meatzaldeko Parke Teknologikoko sarbidea egokitu, urbanizazioaren lehenengo fasea egin eta hornitutako eraikin bat eraikitzeko.

2.– Hitzarmena Ezkerralde/Meatzaldeko Parke Teknologikoa eraikitzeko interes orokorraren barruan kokatzen da. Epe luzeko proiektua da, eta bere helburua da A-8 eta N-639 foru-errepideak egokitzea (aurrerantzean, «Sarbidea egokitzea»), Ezkerralde/Meatzaldeko Parke Teknologikoko urbanizazioaren lehenengo fasea egitea eta hornitutako eraiki bat eraikitzea, bai eta aldeek onartutako baldintzak eta konpromisoak zehaztea ere.

3.– Hitzarmenaren bigarren klausulako 2.4 puntuan aipatzen denez, ekintza horietarako kalkulatu den kostu osoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Teknologi Elkartegiaren ekarpenekin finantzatuko da.

Sinatutako hitzarmenaren terminoekin bat etorrita, honako hauek dira alde bakoitzak hitzarmen honen xede diren ekintzak finantzatzeko jarri beharreko zenbatekoak, urterokoen arabera antolatuta:

(Ikus .PDF)

4.– Proiektuak bere osotasunean duen konplexutasuna eta neurria dela-eta, eta kontuan hartuta hornitutako eraikina nahitaez eraiki behar dela Ezkerralde/Meatzaldeko Parke Teknologikoko sarbideak eraiki eta urbanizazioa egin ondoren, derrigorrezkoa izan da urteroko bakoitzerako ezarritako zenbatekoak berriz kalkulatzea, hornitutako eraikinari dagokionez.

5.– Ondorioz, aldatu egin da 2019ko otsailean sinatutako hitzarmena.

6.– Seigarren klausulan, «Hitzarmena aldatzeko erregimena» izenekoan, zehazten da hitzarmena aldeen arteko adostasunez aldatu ahal izango dela, hori beharrezkoa denean xedea hobeto betetzeko. Horretarako, hitzarmena sinatzeko erabili ziren izapide berberak bete beharko dira.

Azaldutakoa betez, aldeek, elkarri aitortu ondoren legezko gaitasun nahikoa dutela jarduketa hau egiteko, eta dituzten ordezkaritzak baliatuta, administrazio-izaerako hitzarmen hau sinatzen dute, ondorengo klausulekin:

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Bigarren klausulako («Aldeek hartutako betebehar eta konpromiso ekonomikoak») 2.4 apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

«Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Parque Tecnológico-Teknologi Elkartegia, S.A.k honako zenbateko hauek emango dituzte jarduketak finantzatzeko:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Bere horretan geratu da 2019ko otsailaren 22an Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Parque Tecnológico-Teknologi Elkartegia, S.A.ren arteko lankidetza-hitzarmenaren gainerako testua, Ezkerralde/Meatzaldeko Parke Teknologikoko sarbidea egokitu, urbanizazioaren lehenengo fasea egin eta hornitutako eraikin bat eraikitzeko.

Eta ezarritakoarekin ados daudela adierazteko, alderdiek hitzarmen hau formalizatzen eta sinatzen dute, goiburuan adierazitako tokian eta egunean.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saileko foru-diputatua,

AINARA BASURKO URKIRI.

Parque Tecnológico-Teknologi Elkartegia, S.A.ren izenean eta ordezkaritzan,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala