Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2020ko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4583

EBAZPENA, 2020ko urriaren 8koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez 2021-2022 ikasturterako itunen planifikazioa aldatzeko eta itun berriak egiteko eskabideak aurkezteko epea irekitzen baita.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2016-2017 eta 2021-2022 arteko ikasturteetako hezkuntza-itunak sinatzeko eta berritzeko, eta 2016-2017ko ikasturterako zenbat unitate itunduko diren zehazteko.

Agindu beraren II. kapituluan dago ezarrita zein diren itunen planifikazioa aldatzeko eta itun berriak egiteko betekizunak eta prozedura, itun horien indarraldiak irauten duen bitartean.

Hori dela eta, agindu horren 4.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Jakitera ematea ireki egin dela eskabideak aurkezteko epea 2021-2022 ikasturterako itunen planifikazioa aldatzeko eta itun berriak egiteko; epe horrek 2020ko azaroaren 1etik 2020ko azaroaren 30era iraungo du, biak barne.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 8a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

PATXI XABIER AIZPURUA TELLERIA.


Azterketa dokumentala