Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2020ko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4576

EBAZPENA, 2020ko irailaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita kualifikazio baxua duten gazte langabeen aktibazio sozio-laboralera bideratutako prestakuntza-ekintzak egiteko laguntzen 2020-2022 deialdian aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera.

Lehentasunez langileei zuzendutako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko laguntzen 2020-2022 deialdiaren 7. artikuluak (2020-06-30eko EHAA), prozedura eta ebazpena arautzen dituenak, 3. apartatuan ezartzen du, eskabideak aztertu eta ebaluatze aldera, ebaluazio-batzorde tekniko bat sortuko dela. Honako hauek izango dira batzorde horretako kideak:

– Lanbideko Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzako Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuaren arduraduna.

– Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikari-profila duten hiru pertsona, berariaz izendatuak; horietako batek idazkari-lanak egingo ditu, eta hitza adierazteko zein botoa emateko eskubidea izango du.

Deialdiaren 7. artikuluaren arabera, ebaluazio-batzorde hori da aurkeztutako eskabideen ebazpen-proposamena egiteko arduraduna.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluak dioenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da dirulaguntza emateko proposamena egiteko ardura duten organoen osaera.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Ebazpen honek aipatzen duen deialdiaren 7. artikuluan aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera jakinaraztea:

– Batzordeburua: Itziar Etxebarria Lanborena, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuaren arduraduna.

– Idazkaria: Miren Jone Irizar Ariceta, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

– Bokal titularrak:

• Eduardo Campo Guillerna, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

• Joseba Larrañaga Osinalde, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

– Ordezko bokalak:

• Javier Armaolea Juaristi, Enplegurako Prestakuntza Zerbitzuko teknikaria.

• Ernesto Castaño Martínez, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 28a.

Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendaria,

JESUS LOSADA BESTEIRO.


Azterketa dokumentala