Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2020ko urriaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4521

EBAZPENA, 2020ko urriaren 19koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bitartez ezagutzera ematen baita 2020ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoan kultura arloko publikoak garatzea xede duten proiektu eta jarduerak gauzatzeko emandako dirulaguntzen zerrenda.

AURREKARIAK

1.– 2020ko uztailaren 14an argitaratu zen (EHAA, 144. zk.) 2020ko uztailaren 14ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2020ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoan kultura arloko publikoak garatzeko proiektu eta jarduerak gauzatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta haien deialdia egiten zuena.

2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko erabakiak EHAAn argitaratu beharko dira, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ezagutzera ematea Kultura eta Hizkuntza Politikako 2020ko uztailaren 14ko Aginduaren araberako laguntzen eta onuradunen zerrenda (I. eranskina), bai eta ukatu diren eskabideak ere (II. eranskina).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, denek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 19a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala