
213. zk., 2020ko urriaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Prestatu eta trebatzeko ikastaroak
HEZKUNTZA SAILA
4513
EBAZPENA, 2020ko urriaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, Irakasleen Hizkuntza Eskakizunetarako Azterketa Batzorde Bateragilea izendatzen duena.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1994ko urtarrilaren 10eko Aginduak bere 12. atalean dioenaren ildotik, hezkuntzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen Ebaluazio Batzorde Bateragilea izendatzea da ebazpen honen xedea.
Horregatik, hizkuntza-eskakizunen azterketak garaiz eta zuzen antolatu ahal izateko, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ebazpen honen bidez Irakasleen Hizkuntza Eskakizunetarako Azterketa Batzorde Bateragilea izendatzen da.
2. artikulua.– Batzorde Bateragilea honako kideok osatuko dute:
– Ibon Olaziregi Salaberria jauna, lehendakaria.
– Gorka Zarate Gorostiola jauna, idazkaria.
– Maiteder Erkiaga Laka andrea, HAEE-IVAPen izenean.
– Josune Erauskin Olanga andrea, Arabako azterketa-batzordearen burua.
– Kepa Iturrioz Rubio, Bizkaiko azterketa-batzordearen burua.
– Asier Osinalde Vidal jauna, Gipuzkoako azterketa-batzordearen burua.
3. artikulua.– Azterketa Batzorde Bateragilerako ordezkoak hauek dira: lurraldeetako azterketa-batzordeetan idazkari-lanak egiten dituzten aztertzaileak.
4. artikulua.– Batzorde Bateragilea da hizkuntza-eskakizunen azterketa guztien arduradun, Hezkuntza Sailak horretarako eman dituen arauzko erabakien ildotik. Era berean lurraldeko batzordeburuei dagokie Azterketa Batzorde Bateragilearen xedapenak beren lurraldean ezartzea eta lurralde horretako azterketa-prozeduraren ardura.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza sailburuari, argitara eman eta hurrengo egunetik hasi eta hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 1a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS