Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2020ko urriaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4476

EBAZPENA, 2020ko urriaren 1ekoa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita 2020rako Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzen deialdiaren Balorazio Batzordearen osaera.

2020ko uztailaren 1eko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza eta akuikultura produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzak onartzen dira.

Aipatutako Aginduak, eranskinaren 12.3 oinarrian, honako hau xedatzen du: «Proiektuak ebaluatu eta baloratzeko, eta balorazio-irizpide objektiboak aplikatzeko eta haiek haztatzeko, balorazio-batzorde bat sortuko da. Balorazio Batzordea Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzako hiru pertsonak osatuko dute. Horietako bat Ikerketa Programen arduraduna izango da, zeina batzordeko lehendakaria izango baita. Beste biak Sailburuordetzari atxikitako Zuzendaritzetako teknikarien artean aukeratuko dira, eta sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko dira. Ebazpen horretan, idazkaria zein izango den adieraziko da, eta, betiere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikari bat izango da».

Esandakoaren ondorioz,

EBAZTEN DUT:

Honako hauek izendatzea balorazio batzordeko kide, 2020ko uztailaren 1eko Aginduaren bidez deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura- produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzen deialdirako:

Batzordeburua:

– Santiago Martínez Martínez de Lizarduy, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Ikerketa programen arduraduna.

Bokalak:

– Mario Michel Rodriguez, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna.

– Jaime Feliu García, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Ikerketa programen teknikaria, idazkari jardungo duena.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 1a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.


Azterketa dokumentala