Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2020ko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4471

IRAGARKIA, 182/2020 prozedura laburtuaren bidez izapidetutako administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesatuak izan daitezkeenak epatzeko Administrazioarekiko Auzien Bilboko 1 Epaitegian ager daitezen. Errekurtso hori Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerenteak 2020ko ekainaren 23an emandako ebazpenaren kontra jarri da; izan ere, ebazpen horren bidez ezetsi egin zen III. sailkapen taldean, teknikari espezialisten kategorian, mekanika espezialitatean, UPV/EHUn lan kontratudun langile bezala sartzeko deitutako hautaketa prozesuko oposizio faseko behin-behineko emaitzen kontra jarritako erreklamazioak ebatzi eta behin betiko emaitzak onartzeko xedez epaimahaiak 2020ko otsailaren 6an emandako erabakiaren kontra jarritako gorako errekurtsoa.

Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri da Administrazioarekiko Auzien Bilboko 1 Epaitegian (182/2020 prozedura laburtua) UPV/EHUko gerenteak 2020ko ekainaren 23an emandako ebazpenaren kontra, ebazpen horren bidez ezetsi egin baitzen III. sailkapen taldean, teknikari espezialisten kategorian, mekanika espezialitatean, UPV/EHUn lan kontratudun langile bezala sartzeko deitutako hautaketa prozesuko oposizio faseko behin-behineko emaitzen kontra jarritako erreklamazioak ebatzi eta behin betiko emaitzak onartzeko xedez epaimahaiak 2020ko otsailaren 6an emandako erabakiaren kontra jarritako gorako errekurtsoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan dioena betetzeko, epatu egiten dira interesatu izan daitezkeen hirugarren pertsonak, eta aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie. Bost egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako errekurtsoa hainbat pertsonari zuzendutako egintza denez, iragarki hau argitaratzen da, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutakoarekin 45. artikuluan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita izango ditu ondorioak.

Leioa, 2020ko urriaren 19a.

UPV/EHUko idazkari nagusia,

Pedro maria iriondo bengoa.


Azterketa dokumentala