Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2020ko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
4446

154/2020 DEKRETUA, irailaren 22koa. Horren bidez, behin betiko onartzen da Donostiako (Donostialdea-Bidasoa Beherea) Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partzialaren aldaketa, paisaiaren zehaztapenei buruzkoa.

1.– Donostiako (Donostialdea-Bidasoa Beherea) Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partziala behin betiko onartu zen uztailaren 27ko 121/2016 Dekretuaren bidez. Lurralde-plan partzial horrek antolamendu integrala ezartzen du Eremu Funtzional osorako, eta Andoain, Astigarraga, Donostia, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Errenteria, Urnieta eta Usurbilgo udal-mugarteak hartzen ditu.

2.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzak sustatutako aldaketa honen helburua da Donostiako (Donostialdea-Bidasoa Beherea) Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partzialean paisaiaren zehaztapenak sartzea. Aipatutako zehaztapenak, eremu funtzionaleko paisaiaren katalogoko paisaia-kalitatearen helburuen garapena, katalogo horretako paisaia-unitateak eta paisaiaren interes bereziko eremuak Lurralde Plan Partzialean txertatzen dira, gomendio izaera duten xedapen gisa.

3.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez, aldaketa hau ez-funtsezkotzat jotzea xedatu zen. Aldaketa hau izapidetzean, irailaren 9ko 206/2003 Dekretuan aurreikusitako izapideak bete dira. Dekretu horrek Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan, Lurralde Plan Partzialetan eta Lurralde Plan Sektorialetan funtsezkoak ez diren aldaketak onartzeko prozedura arautzen du.

4.– Jarraitutako ingurumen-ebaluazioaren prozedurari dagokionez, Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2020ko martxoaren 6ko Ebazpenaren bidez, hizpide dugun Plan Partzialaren Aldaketaren ingurumen-adierazpen estrategikoa egin zen, eta haren edukia Planaren aldaketa honi erantsi zaio.

5.– Lurralde Plan Partzialaren aldaketak I. eranskinean jasotzen ditu antolamendu-arauak, eta II. eranskinean, ingurumen-alderdien integrazioari buruzko laburpena, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 26.2 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

6.– Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako Sailak du eskumena planaren aldaketa honen behin betiko onarpena Gobernu Kontseiluari helarazteko, irailaren 9ko 206/2003 Dekretuaren 4.7 artikuluan xedatutakoaren arabera (dekretu horren bidez, Lurralde Antolamenduko Gidalerroen, Lurralde Plan Partzialen eta Lurralde Plan Sektorialen funtsezkoak ez diren aldaketak onartzeko prozedura arautzen da).

Ondorioz, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko irailaren 22an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– 1.– Behin betiko onartzea Donostiako (Donostialdea-Bidasoa Beherea) Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partzialaren aldaketa, Paisaiaren Zehaztapenei buruzkoa. Horren bidez, antolamendu-arauak dekretu honen I. eranskinean jaso dira.

2.– Era berean, II. eranskinean, ingurumen-alderdien integrazioari buruzko laburpena argitaratzen da, ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 26.2 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, ingurumen-ondorioen jarraipen-neurriak barne.

3.– Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako Sailaren egoitza elektronikoan eskuragarri daude Lurralde Plan Partzialaren aldaketa hau osatzen duten dokumentuak.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko irailaren 22an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana