Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2020ko urriaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4433

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 875/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 875/2019 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailearen prokuradorea: Isabel Gómez Pérez de Mendiola.

Judizio horretan epaia eman da 2020-04-22an, eta horren bidez prozesuari amaiera eman zaio. Hitzez hitz:

94/20 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Data: 2020-04-22.

Demandatzailea: Autotrasporte Turistico Español, S.A.

Abokatua: Alicia Alcolea Rodriguez andrea.

Prokuradorea: Isabel Gómez Pérez de Mendiola andrea.

Demandatua: Antonio Jesus Ballesteros Serrano.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: erantzukizun zibila.

Ikusi dira 875/2019 hitzezko judizioaren autoak, zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoak. Epaitegi honetan bideratu dira auto horiek, «Autotransporte Turístico Español, S.A. (Enterprise Atesa)» sozietateak eskatuta, Gómez prokuradoreak ordezkatuta eta Aldecoa letraduak lagunduta, auzi-ihesean den Antonio Jesús Ballesteros Serrano jaunaren aurka.

EPAITZA

Zati batean baiesten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzko hitzezko judizioaren demanda, Gómez prokuradoreak aurkeztu duena, «Autotransporte Turístico Español, S.A. (Enterprise Atesa)» sozietatearen izenean eta Aldecoa letraduaren laguntzarekin, auzi-ihesean den Antonio Jesús Ballesteros Serrano jaunaren aurka. Horrenbestez, Antonio Jesús Ballesteros Serrano jauna kondenatzen dut «Autotransporte Turístico Español, S.A. (Enterprise Atesa)» sozietateari 800 euro ordaintzera, gehi zenbateko horrek 2019ko uztailaren 26tik ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesak; PZLren 576. artikuluan ezartzen diren interesen kalterik gabe.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Antonio Jesus Ballesteros Serrano demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala