208. zk., 2020ko urriaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4430
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko 104/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 104/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan 104/2020 autoa eman da 2020-09-04an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
Eva Maria Merino Rodriguez demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Tolosa, 2020ko urriaren 1a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.