Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2020ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4290

EBAZPENA, 2020ko irailaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita bereziki lana duten langileei zuzendutako 2020-2022ko prestakuntza-eskaintza finantzatzeko laguntzen deialdian aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera.

Lehentasunez langileei zuzendutako 2020-2022ko prestakuntza-eskaintza finantzatzeko laguntzen deialdiaren 7. artikuluak (2020-06-30eko EHAA), prozedura eta ebazpena arautzen dituenak, 3. atalean ezartzen du, eskabideak aztertu eta ebaluatze aldera, ebaluazio-batzorde tekniko bat sortuko dela. Honako hauek izango dira batzorde horretako kideak:

– Lanbideko Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzako Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuaren arduraduna.

– Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikari-profila duten hiru pertsona, berariaz izendatuak; horietako batek idazkari-lanak egingo ditu, eta hitza adierazteko zein botoa emateko eskubidea izango du.

Deialdiaren 7. artikuluaren arabera, ebaluazio-batzorde hori da aurkeztutako eskabideen ebazpen-proposamena egiteko arduraduna.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 49.2 artikuluak dioenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da dirulaguntza emateko proposamena egiteko ardura duten organoen osaera.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Ebazpen honek aipatzen duen deialdiaren 7. artikuluan aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera jakinaraztea:

Batzordeburua:

– Itziar Etxebarria Lanborena, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuaren arduraduna.

Idazkaria:

– Mercedes Sanchez Martínez, Enplegurako Prestakuntza Zerbitzuko teknikaria.

Kide titularrak:

– Eduardo Campo Guillerna, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

– Ana Isabel Garcia Ortega, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

Ordezko kideak:

– Eider Gutierrez Ziardegi, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

– Arantza Berrueta Iturri, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 28a.

Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendaria,

JESUS LOSADA BESTEIRO.


Azterketa dokumentala