Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2020ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4285

187/2020 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Kardiologiako Atal Sanitarioko burua hautatzeko deialdia.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Uribeko ESIko zuzendari gerentearen martxoaren 20ko 84/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Osakidetzako Uribeko ESIko Urdulizko Ospitalean Kardiologiako Atal Sanitarioko buruaren lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2019ko maiatzaren 13ko EHAA 88. zk. eta 2019ko apirilaren 30eko BOE 103 zk.).

Bigarrena.– Izangai bakarra zegoen, eta, 2020ko abuztuaren 14an, uko egin dio lanpostu hori betetzeko egindako eskabideari.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Uribeko ESIko Kardiologiako Atal Sanitarioko burua hautatzeko deialdia, izangai faltagatik.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn, Osakidetzaren webgunean eta Uribeko ESIko intranetean argitaratzeko agindua ematea.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Urduliz, 2020ko abuztuaren 17a.

Uribeko ESIko zuzendari gerentea,

M.ª LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala