Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2020ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
4278

232/2020 DEKRETUA, urriaren 13koa, unibertsitateaz kanpoko Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen zuzendaria izendatzeko dena.

Unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea sortzea arautzen duen otsailaren 6ko 14/2001 Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko urriaren 13an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Eduardo Ubieta Muñuzuri jauna unibertsitateaz kanpoko Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen zuzendari izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko urriaren 13an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana