Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2020ko urriaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4271

IRAGARKIA, administrazioarekiko 831/2020 auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da, 831/2020 zenbakiarekin prozedura arruntaren bidez izapidetzen ari dena. Auzi-errekurtsoa Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezestearen aurka jarri da, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendariaren 2020ko martxoaren 30eko ebazpenaren aurka, hain zuzen. Ebazpen horrek ezetsi egin zuen EAEko lurreko soinudun irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko lizentziak emateko lehiaketa publikorako deialdiaren eskaera.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak, eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 2a.

Zerbitzu zuzendaria,

LEIRE CORRALES GOTI.


Azterketa dokumentala