Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2020ko urriaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4260

AGINDUA, 2020ko irailaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez zabaltzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenetako kideak aukeratzeko hauteskunde-prozesua.

Azaroaren 12ko 258/1996 Dekretuak –urtarrilaren 30eko 11/2007 Dekretuak aldatua– Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen du.

Dekretu horiek ezartzen dutenez, ikastetxeetako ordezkaritza-organo gorenaren erdi biak urte bitik behin berrituko dira, txandaka.

Herri-ikastetxeetako ordezkaritza-organo gorenetako kideen azken hautespena 2018-2019 ikasturtean egin zen eta, beraz, 2020-2021 ikasturtean egin behar da berritzea.

Hezkuntzako sailburuari dagokio hauteskunde-prozesua burutzeko epea zabalik dagoela adieraztea.

Hori dela-eta, eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honakoa

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– 1. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan, Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuetan izan ezik, ordezkaritza-organo gorenetako kide batzuk, dagozkionak, aukeratzeko hauteskunde-epea zabalik dagoela adieraztea.

2.– Hauteskunde-prozesua azaroaren 12ko 258/1996 Dekretuak –urtarrilaren 30eko 11/2007 Dekretuak aldatua– xedatutakoaren arabera egingo da. Horren bidez arautzen da Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenak hautatzeko eta berritzeko prozesua.

2. artikulua.– Hauteskundeak 2020ko azaroaren 25a eta 27a bitartean egingo dira ikastetxe guztietan, eta ikastetxeko ordezkaritza-organo goren berriak 2020ko abenduaren 17a baino lehen egon beharko du osatuta. Behin ikastetxeko ordezkaritza-organo gorena eratutakoan, organo horrek pertsona bat izendatuko du gizonen eta emakumeen artean benetako berdintasun eraginkorra sustatzeko hezkuntza-neurriak bultza ditzan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epearen barruan. Kasu bietan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen epea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 30a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala