Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2020ko urriaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4259

AGINDUA, 2020ko irailaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez zabaltzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan eskola-kontseiluetako kideak aukeratzeko hauteskunde-prozesua.

Urtarrilaren 22ko 7/1997 Dekretuak –urtarrilaren 30eko 10/2007 Dekretuak aldatua– Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan eskola-kontseiluak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen du.

Dekretu horiek ezartzen dutenez, ikastetxeetako eskola-kontseiluen erdi biak urte bitik behin berrituko dira, txandaka.

Itunpeko ikastetxe pribatuetako eskola-kontseiluetako kideen azken hautespena 2018-2019 ikasturtean egin zen eta, beraz, 2020-2021 ikasturtean egin behar da berrikuntza.

Hezkuntzako sailburuari dagokio hauteskunde-prozesua burutzeko epea zabalik dagoela adieraztea.

Hori dela-eta, eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honakoa

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– 1. Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetako eskola-kontseiluetako kide batzuk, dagozkionak, aukeratzeko hauteskunde-epea zabalik dagoela adieraztea.

2.– Hauteskunde-prozesua urtarrilaren 22ko 7/1997 Dekretuak –urtarrilaren 30eko 10/2007 Dekretuak aldatua– xedatutakoaren arabera egingo da. Horren bidez arautzen da Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan eskola-kontseiluak hautatzeko eta berritzeko prozedura.

2. artikulua.– Hauteskundeak 2020ko azaroaren 25a eta 27a bitartean egingo dira ikastetxe guztietan, eta ikastetxeko Eskola Kontseilu berriak 2020ko abenduaren 17a baino lehen egon beharko du osatuta. Behin ikastetxeko eskola-kontseilua eratutakoan, organo horrek pertsona bat izendatuko du gizonen eta emakumeen artean benetako berdintasun eraginkorra sustatzeko hezkuntza-neurriak bultza ditzan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epearen barruan. Kasu bietan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen epea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 30a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala