Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2020ko urriaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4236

IRAGARKIA, 2020ko irailaren 30ekoa, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordearen 2020ko uztailaren 22ko Ebazpena, 2020ko ekainaren 26an aurkeztutako lan-arloko jurisdikzio-bidearen aurreko administrazio-erreklamazioa ez onartzea ebaztekoa (Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako Erregistro Orokorrean aurkeztua; sarrera-zenbakia: 339956).

Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea; horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluan xedatutakoarekin bat, interesdunari jakinarazten zaio ezen, egintzaren edukia osorik ezagutzeko, Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzan agertu ahal izango dela (Donostia 1, Eusko Jaurlaritzaren egoitzako 4. solairua, Lakua II, 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba), aurretiaz hitzordua eskatuta 945 01 92 93 telefono-zenbakian, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei egun naturaleko gehieneko epean.

Hori guztia argitara ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek horren berri izan dezaten, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 30a.

Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordearen ordez, hura ez baitago, osasun sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 80/2017 dekretuaren xedapen gehigarriaren a) apartatuan ezarritako araudia aplikatuz,

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

IBON ETXEBERRIA OLAÑETA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala